Datorren asteko ostegunean, urriaren 31n, Miren Larrea (Orkestra – Lehiakortasunerako Euskal Institutua) izango dugu Filosofia Mintegi Irekian. Bertan, Mirenek bere azken liburua aurkeztuko digu, Herri-politiken eraldaketa errazteko artea (liburua doan deskargatu dezakezue hemen)–behean aurki dezakezue liburuaren sinopsi laburra. Ohiko moduan eguerdiko ordubatean bilduko gara, Fakultateko Batzar Aretoan, eta saioa euskaraz izango da.
LABURPENA: Miren Larreak, hamabost urtez Euskal Autonomia Erkidegoko, eta batez ere Gipuzkoako herri politiken arduradunekin lan egin ondoren, bere bizipenean oinarritutako liburua idatzi du, herri politiken eraldaketan lagungarri izango den asmoarekin. Liburuan erraztailearen figura aldarrikatzen du, baina, zer da erraztaile bat? Nor da erraztaile? Liburuaren egiten zaigun proposamena da denok garela, edo izan gaitezkeela behintzat, erraztaile. Badira herri politiken arduradun erraztaileak, ikertzaile erraztaileak, irakasle erraztaileak eta ikasle erraztaileak ere. Liburuan errazte lan hauek egiteko gainditu behar ditugun hamar pentsamolde dikotomiko azaleratzen dira, beti esperientzia konkretuetan oinarrituta, eta hauek gainditzeko hausnarketara gonbidapen bat egiten da.

Deja un comentario